Kaixo!Gaur urdaiazpiko kroketen errezeta erraz bat erakutsiko dizuegu.Urdaiazpiko kroketak mundu guztiari gustatzen zaizkio,eta errezeta honek arrakasta handia izango du.
URDAIAZPIKO KROKETAK
OSAGAIAK
- Irina: 250 gramo
- Gurina: 125 gramo
- Esnea: 1500 ml. Esneketariarena, ahal bada, hobe. Eskualdean badaude makinak horretarako.
- Gatza (probatuz)
- Urdaiazpikoa: 200 gramo puska txikitan.
- Arrautza egosia 1 (opzionala)
PRESTAKUNTZA
1-Kazola batean esnea berotu. Beste batean gurina urtu eta pixkanaka irina bota eta eskuzko hagaxka batekin irabiatu. Ondoren, esnea pixkanaka botatzen joan irabiatzeari utzi gabe.Grumoak ateratzen badira, saiatu eskuz desegiten, baina ezin bada, irabiagailu elektrikoa erabili.
2-Gatza eman eta segi bueltak ematen. Ordu laurden batera urdaiazpikoa erantsi eta segi irabiatzen.
3-Bost minutu falta direnean arrautza erantsi, eta segi eragiten. Hiru edo lau aldiz sua indar guztiarekin jarri eta irakiten hasten denean indarra jaitsi.
4-Ordu erdi batean bueltaka ibili. Oso garrantzitsua da denbora hori eskaintzea orea irabiatzeari kroketak guriagoak atera daitezen. Horixe da plater honen giltza: asko irabiatzea.
5-Horren ondoren, erretilu zapal batera atera orea eta hozten utzi. Erretiluaren arabera, komeni izan daiteke ur hotzez bustitzea orea itsats ez dadin.
Hemen beste errezeta desberdin bat duzue!!

Comentarios
Publicar un comentario